XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baionako diosesa Lurden

5000 gizonek othoitz egin dute harpe sainduan

Narbaitz jaun kalonjeak hitz batez erran du zer behar ginuen pentsatu oraiko beila huntaz: Baionako diosesa kontent da bere buruaz! Alo! Hobe! Egia erran, bazen gizonketa ederra, eta izan da othoitz eta kantu!

Biarnes horiek askotan pagano hits batzutzat baitauzkagu, aldi huntan etsenplu ona eman daukute. Nabarrengose bazterretarik oinez egin dute zonbaitek Lurderako bidea, 40 kilometra eginez lehen egunean. Hori da, hori, penitentzia egitea!

Larunbat aratsean, argiekilako proosione handitik landa, eskualdunek bezperak handienean eman dituzte, eta gero, Maintenu jaun misionesta gidari, arrosorioa. Biarnes-ek denbora berean beren misionestekin ez dute heiek ere denborarik galdu, gauerdiko meza ere entzuten zutela.

Igandean meza nagusi superra; lerro-lerro 154 eri; heien lagun mundu bat eta bi aphezpiku, gurea Mgr Terrier eta bertzea ere ez arras arrotza Mgr Théas Baionako Semenario handian ezagutua. Eta zer aphez-keta! Meza denboran izan da kantu kartsu eta othoitz kartsu! Afrikako soldadoak ere gogoan baiginituen, etchean egon ahaide eta adichkidekin batean!

Jaun aphezpikuak egin predikua nola ez zaiku bihotz erdi-erdian finkatu. Erakutsi dauzku mende huntako arima sobera, arras airean bizi, iduri chori-buruak. Eta erran dauku Lurden nola ikas zezaketen ez zutela horrela gelditu behar; erlisioneak emaiten diotela bizi molde, bizi-bide zuzen bat, bizi-lege eder bat.

Ama Birjinak erraiten diote ez dituztela beren jaidura guziak segitu behar, bainan eginbide dutela ongiaren hautatzea, beren buruari gogor egin beharrikan ere. Ama Birjinak erraiten ere diote gudu hortan ez dagozkela bakarrik, eta horra zertako othoitza arthamendatzen deeten, erran nahi baita Jainko jaunarekin junt egoitea, othoitza ez baita funtsean deus bertzerik, graziarekin bat egitea baizen!

Nola ez gogorat eman bi mintzairez emanikako Jainkoaren Ama kantika miresgarria, ala biarnesez, ala eskuaraz!

Eta zer estazione sainduak ez ditugu kurritu! On dugu segurki Jesusen oinhazeez orhoitzea, jakiteko zer gosta zaizkon gure bekatuak, eta jakiteko ere ez gaudela elgarretarik berech, ez ongian ez gaizkian!

Bai diosesa kontent zen, nahiz beila batek griña frango sort-arazten duen bihotzetan, ez balitz ere ez aski saindu izaiteko beldurra! Bainan beldur hori ere ez dea gure Jainkoaren grazia bat, eta ez othe diogu milesker erran behar hortaz bihotza lasairik?